Milaka dira herri honek 
bizi izan dituen urteak 
zuek izan zineten, berdinak zarete 
urte luze guzti hauetan zehar 
erasoak ugariak izan dira 
zuek izan zineten, berdinak zarete 
Erromatar inbasioa, Orreagako guda 
sorginen inkisizioa, dira adibiderik garbienak 
eta 1512an Nafarroako erresuma 
desagertu zigutela 
Frankoak, bisigodoak, erromatarrak, frantsesak eta 
espainolak izandira gure herriaren zapaltzaileak 
baina bai aitzinean, baita gaur egunean 
zuek zarete gure herria saldu duzuenak 
1937an Espainiako gerra zibilaren erdian 
burdinazko gerrikoa apurtzean, 
bertako planoak nork zituen eman 
zuek izan zineten, berdinak zarete 
berriro gure herriarekiko inbasioa 
berriro zuen traizioa 
zuek izan zineten, berdinak zarete 
nola esaten duzue zuek 
herriaren alde zaudetela 
beti begiratzen bazaudete 
zuen patrikak ondo betetzea 
zati bikaina eraman zenuten 
sinatzean zuen estatua, 
eta euskal herria utzi zenuten 
zatikatua 
edozein zapalkuntzan etsairik handiena 
herriari traizioa egiten diotenak dira 
hemen bai aitzinean, baita gaur egunean 
zuek zarete herria saldu duzuenak