"Itzaletik Argira, Gora Iturrama!" dokumentalak Iruñeko Iturrama auzoan azken 10 urtetan gertatu denaren laburpen txiki bat egiten du. Errepresio espainiarra auzokideekin tematu zen, 10 preso politiko eraginez. Horietako batzuk, ustez kale borrokan aritzeagatik, eta beste batzuk Segi, Amnistiaren Aldeko Mugimenduan edo Batasunan parte hartzeagatik atxilotu eta espetxeratu zituzten. Hodei Ijurko gaztearen espetxeraketak ematen dio hasiera dokumental honi, eta 10 urte beranduago bere askatasunak jartzen zaio amaiera historia dramatiko honi.
Urte guzti hauetan zehar, elkartasun eta errepresioaren aurkako dinamikak biderkatu ziren, sare eta harreman sozial berriak sortuz, errepresaliatuen senideei babesa emanez aurrera egin ahal izateko. Dokumental honetan, egoera hau bizi izan zutenen lekukoak hartuz, Iturraman zer gertatu zen aztertzen da. Protagonista guztiek argi dute UPNrentzat Iturrama auzoan sortzen ari zen herri mugimendua oso desatsegina zela. Iturrama “Erregimenaren erakuslehioa” den heinean, ezin zuten onartu sortzen ari zen auzo bizia, eta errepresioaren bidez auzoko gazteriarekin amaitu nahi izan zuten.
10 urte beranduago, eta azken presoaren askatasunarekin, guztiek bat egiten dute esatean garai ilun horiek atzean geratu direla, eta nahiz eta errepresio guzti hori pairatu duten, gaur egun, Iturrama inoiz baino biziago dago.
—————————————————
"Itzaletik Argira, Gora Iturrama!" hace un breve relato de lo ocurrido durante los últimos 10 años en este barrio de la capital navarra. La represión española se cebó con este vecindario, llegando a tener 10 presos políticos. Algunos de ellos, jóvenes detenidos por su presunta participación en acciones de kale borroka, y otros por su militancia en organizaciones políticas como Segi, Gestoras o Batasuna. El encarcelamiento de Hodei Ijurko y su puesta en libertad diez años después marcan el inicio y el final de esta dramática época.
Durante todos estos años, las dinámicas de solidaridad y de denuncia de la represión se multiplicaron creando nuevas redes sociales y relaciones personales que ayudaron a los familiares de los represaliados a hacer frente a situaciones como la incomunicación o la dispersión. El documental analiza, mediante testimonios de quienes vivieron en primera persona esta represión y activistas del barrio, lo ocurrido en Iturrama. Todos ellos destacan lo incomodo que era para UPN el movimiento popular que se estaba fraguando en Iturrama, "el barrio escaparate del Régimen foral", y cómo con la represión trataron de acabar con la juventud más combativa.
10 años después, y con la excarcelación del último preso político, todos coinciden en que Iturrama ha dejado atras una época oscura, y que pese a toda la represión sufrida, el barrio está más vivo que nunca.